Navarra Cultural utiliza cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de usuario. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies.

Navarracultural.com Buscador de eventos activos
RSS NavarraCultural.com
Antzerki Aroa: Etxekoak. Huts Teatroa
20:00h

"Etxekoak". HUTS TEATROA

Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak.
Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak.
Euskal Herriko etxe batean gertatzen dira ekintza guztiak.

"Etxekoak" antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da. Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen.tzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbaezinak, elkarrizketak kontsulatuan... urtetako erokeri eta zentzugabekeria hutsa. Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera goaz antzezlan berri honekin.

Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dugu". Artedramaren magalean Huts Teatroaren bigarren sorkuntza da. 2013an "Publikoari Gorroto" antzezlana taularatu eta 45 emanaldi egin ondoren, oraingoan "Etxekoak" lana taularatzen du. 7 urte ondoren Jon Gerediaga (idazkeran) eta Ander Lipus (zuzendari eta aktore moduan), berriro sorkuntza honetan elkartzen dira antzerki obra hau eskaintzeko.

PERTSONAIAK
Maddi: Neska gazte euskalduna. Mamadourekin maiteminduta dago.
Goio: Maddiren osaba tentela.
Imanol: Goioren anaia. Maddiren osaba.
Amama: Maddiren amama, Goio eta Imanolen ama.

Zuzendaria: Ander Lipus
Idazlea: Jon Gerediaga
Aktoreak: Kristiane Etxaluz, Javier Barandiaran, Ander Lipus, Maika Etxekopar.
Zuzendari laguntzailea: Mariya Aneva
Musika: Asier Ituarte
Argiztapena: Josep Duhau
Jantziak: Leire Orella
Bordatuak: Karmele Lizundia
Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
Panpina eta atrezzoa: Battit Halsouet
Afitxa: Aritz Merino
Argazkiak: Ainhoa Resano
Web arduraduna: Roberto Quintana
Administrazioa: Iasone Parada, Irantzu Azpeitia, Xabino Alkorta.
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Ekoizpena: ARTEDRAMA

SARRERAK/ENTRADAS: 8 € (5 € ikasle-taldeak/grupos de enseñanza).

SALMENTA/VENTA: On line eta aretoan bertan emanaldia hasi baino ordu bete eta erdi lehenagotik/ On line y en la taquilla del teatro desde hora y media antes del espectáculo.

Actividad organizada por el Ayuntamiento de Pamplona (departamento de euskera) con la colaboración de la ENT/NAE

En Navarra Cultural trabajamos para actualizar diariamente nuestra agenda pero no nos responsabilizamos de cambios de última hora en la programación, por lo que aconsejamos confirmar la información con los organizadores de los eventos.